Gmail programa-gidalerroak

Oso garrantzitsuak dira Gmail Programa-gidalerroak Gmail erabiltzaile guztiek esperientzia positiboa izango dutela ziurtatzeko. Begira itzazu noizean behin, aldatu egin baititzakegu. Informazio gehiago lortzeko, irakurri Google Zerbitzu-baldintzak.

Spama eta posta masiboa

Ez erabili Gmail spama edo eskatu ez den posta komertziala bidaltzeko.

Ezin duzu erabili Gmail CAN-SPAM Act legea edo spamaren aurkako beste lege batzuk urratzen dituzten mezu elektronikoak bidaltzeko, hirugarrenen zerbitzari irekien bidez baimendu gabeko mezu elektronikoak bidaltzeko, edo inoren helbide elektronikoak haien baimenik gabe zabaltzeko.

Ezin duzu automatizatu Gmail interfazea erabiltzaileak nahasiko edo engainatuko dituen eran mezu elektronikoak bidali, ezabatu edo iragazteko.

Gogoan izan "eskatu ez den" edo "nahi ez den" posta ez dela bera mezu elektronikoen hartzaile guztien ikuspegitik. Jokatu zentzuz hartzaile askori bidaltzen dizkiezunean mezu elektronikoak, nahiz eta hartzaileek bere garaian aukeratu jaso nahi zituztela mezuak zugandik. Gmail erabiltzaileek spam gisa markatzen dituztenean mezuak, handitu egiten da erabilera okerren aurkako gure sistemek etorkizunean bidaliko dituzun mezuak ere spam gisa sailkatzeko aukera.

Gmail kontu bat baino gehiago sortzea eta erabiltzea

Ez sortu edo erabili kontu bat baino gehiago Google gidalerroen erabilera okerra egiteko, Gmail kontuen mugak saihesteko, iragazkiak ez aplikatzeko edo nolanahi ere kontuetako murriztapenak ekiditeko. (Adibidez, norbaitek blokeatu egin bazaitu edo Gmail kontua desgaitu badizugu oker erabili duzulako, ez sortu antzeko jarduerak egiten dituen beste konturik.)

Ezin dituzu sortu Gmail kontuak bide automatizatuak erabilita, ezta Gmail kontuak beste inori erosi, saldu, trukatu edo berriz saldu ere.

Malwarea

Ez erabili Gmail birusak, malwarea, harrak, akatsak, Troiako zaldiak, fitxategi kaltetuak edo beste edozein elementu iruzurti edo suntsitzaile bidaltzeko. Horretaz gain, ez zabaldu sareen edo zerbitzarien lana nahiz Google-ren edo beste inoren azpiegituren funtzionamendua kaltetzen edo eragozten dituen edukia.

Iruzurra, phishing-a eta bestelako jardunbide iruzurtiak

Ezin zara sartu beste Gmail erabiltzaileen kontuetan haien berariazko baimena izan gabe. Ez erabili Gmail beste inor engainatzeko edo nahasteko, iruzurren bidez informazioa parteka dezaten.

Ez saiatu erabiltzaileen informazioa lapurtzen, besteak beste, saioa hasteko informazioa, pasahitzak, datu ekonomikoak edo identifikazio-zenbaki ofizialak, eta ez erabili Gmail besteei iruzur egiteko azpijokoaren parte gisa.

Haurren segurtasuna

Google-ren gidalerroek zero-tolerantzia xedatzen dute haurren sexu-abusuen irudien aurrean. Horrelako edukirik hautematen badugu, Protégeles erakundeari emango diogu haren berri, legeak agintzen duen bezala. Orobat, behar diren diziplinazko neurri guztiak hartuko ditugu, urratzeari lotutako Gmail kontuak ixtea barne.

Google prohibits the grooming of children using Gmail, defined as a set of actions aimed at establishing a connection with a child to lower the child's inhibitions in preparation for sexual abuse, trafficking, or other exploitation.

If you believe a child is in danger of or has been subject to abuse, exploitation, or been trafficked, contact your local law enforcement immediately.

If you have already made a report to law enforcement and still need help, or you have concerns a child is being or was subjected to grooming using Gmail, you can report the behavior to Google using this form. Please remember that you can always block any person you do not want to be contacted by on Gmail.

Copyrighta

Gorde copyright-legeak. Ez urratu besteen jabetza intelektualaren eskubideak (besteak beste, patente, marka komertzial, sekretu komertzial, copyright eta bestelako jabetza-eskubideei lotutakoak). Halaber, ezin duzu bultzatu edo eragin inor jabetza intelektualaren eskubideak urratzera. Copyright-urratzeen berri eman diezaiokezu Google-ri inprimaki hau erabilita.

Jazarpena

Ez erabili Gmail beste inor jazartzeko, beldurtzeko edo mehatxatzeko. Baliteke kontua desgaitu behar izatea Gmail helburu horietarako erabiltzen dutenei.

Legez kanpoko jarduerak

Gorde legeak une oro. Ez erabili Gmail legez kanpoko jarduerak sustatzeko, antolatzeko edo egiteko.

Gidalerroak betearaztea

Erabilera okerren berri eman dezakezu inprimaki hau erabilita. Google-k desgaitu egin ditzake gidalerro hauek urratzen dituzten kontuak. Kontua desgaitzen bazaizu eta akats baten ondorioz egin dela uste baduzu, jarraitu orri honetako argibideei.